XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fotokopiarena hain froga ahula izanik, ezinbestekoa baita mendeku politikoan pentsatzea.

Vinader etortzea gogora ez da kasualitatea izango, diot nik.

Sanchez Erauskin.

Petardoak Punto y Hora-n.

Sutilago bere zabarrean hau.

Eta Pepe El español, gogoratzen? Rei-ren kontra esandakoak ia Atutxa sailburua dutenean eledun bakar ematen du zer pentsatua.

Zeren ETAko kolaboratzaile bada zergatik ez dizkiote elektrodoak erakutsita beldurtu?

Kantatuko du zerbait badaki.

Ematen duen bezala zer pentsatua alderdien isiltasunak.

Eta ez ez dakitelako afera horretan ez duela zerikusirik.

Barne-Sailaren bertsioa zalantzan jarriz gero ondo ez dakiten zerbaiti laguntza ematen ari diren ustea dutelako baizik.

Ajuria Eneako sindromea.

Buelta ematen gaitz gertatuko den etika-mota bat da kazetariak eraikitzen ari direna.

Horregatik hartzen du balio ia epikoa Mariano Ferrer-ek: Adierazpen-askatasuna aberastasun soziala da.

Sikiera norbaitek.

Formazio zaharrekoa izan.

JAURLARITZA AMEBEN ERREINUAN

Udaberriak aurretik trazu mehez zirriborratutako hariak nola gorpuzten ziren ikusteko aukera ekarri zigun.

Apirilean AEKrekin lorturiko akordioari uztailean Egunkariarekin sinaturikoa gehitu zitzaion.

Bazirudien zerbait aldatua zela EAJk kontrolaturiko administrazioetan.

Bat bitan banatzen da.

Sofisma klasiko honekin bizitzen ohitu garenontzat ez da erraza gerra hotzaren amaierara ohitzea.

Euskalduntzearen kasuan, borondate publikoko iniziatiba pribatuak ekarri du gobernuaren kopia, ez alderantziz.

Orain, beharrezkoa izan du HABEren porrota akordioari azken bultzada emateko.

Bere zentroen kontuak kitatuta, akats historiko nabarmena estaltzera hurbildu da Jaurlaritza.

Beranduegi seguruenik.

Baldintza kaskarretan eskola eman izanak aspaldi pasatu zion faktura Koordinadorari.

Gasteizko administrazioak, datuak eskuan, ai Sestoa, Sestoa ez du inoiz begi onez ikusi AEK.

80tik hona behintzat.

Eta honela, bihotza bitan, mesfidantza politikoak egoera paranoikoetara eraman du zenbait uri-buruetako militante.